GEDI - DENA, GUZTION ESKU

GEDIrekin lan egitea trebetasunez jokatzea da. Zergatik?

Informazio gehiago eskatu

Zure etxearen salerosketa guztion artean garatuko dugun prozesua dela uste dugu. Bezeroa ekuazio honen funtsezko osagaia da. Ondorioz, enpresaren funtsezko oinarria bezero bakoitzari eskainitako osoko aholkularitza da, GEDIko sail guztien aldetik.

Aurkakoa uste bada ere, etxebizitza baten salerosketa eraikuntza-soluzioez haraindi doan prozesu bat da. Gure enpresako sail ezberdinek, produktuak diseinatzeko sailetik saldu osteko zerbitzuraino, finantzazio-, legedi- eta diseinu-alderdi guztiak arreta handiz aztertzen dituzte. Elkarrekin lan egitea delako guztion helburu komuna lortzeko aukera bakarra: zure asetasuna.

Bezero publiko zein pribatuekin daukagun eskarmentu handiari esker, soluzio bikainak eskaintzen ditugu edozein eraikuntza-beharrerako. Zure etxebizitza berriztatzeko edo eraikitzeko proiektua prozesu bizi eta emankorra bilakatuko da, gure giza kapitalari esker.

Zure negozio-ideia garatzeko eta etxebizitza berriztatzeko unean eraikuntzari edo legediari dagokienean izan ditzakezun zalantzak adieraz iezazkiozu gure talde teknikoari. Arlo zibilean edo bezero pribatuentzako egindako proiektu ezberdinak, 20 urteko gure ibilbidearen erakusle.

Behar ezberdinak ditugu. Bezero guzti-guztiak dira ezberdin. Horrenbestez, ETXEAren kontzeptua aldakorra denez, zure ideia ezagutu nahi genezake aipatura egokitu eta merkatuko kalitate-prezio erlaziorik onena eskaini ahal izateko.

Labur esanda: DENA, GUZTION ESKU. Gure baliabide eta jakintza guztiak eskaintzen ditugu, era guztietako beharrak asetzeko. Zure etxebizitza-eredua erabakitzeko prozesua erraza eta ilusioz beterikoa egin nahi dugu.


Gurekin harremanetan jarri

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.