• ES
  • EU
Gedi
  • Sustapenak
    • Bizigunea
    • Lokal, garaje eta trastelekuak
    • Entregatutako sustapenak
  • Eraikuntza
    • Burutzen dauden obrak
    • Hurrengo eraikuntza obrak
    • Amaitutako obrak
  • Enpresa
  • Zerbitzuak
  • Kontaktua

Lege oharra

Izaera pertsonaleko datuak erabiltzeko baldintza orokorrak eta babesteko politika

Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek, webgune hau erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak inplizituki aitortzen duela baldintzak onartzea. Ados ez bazaude horiekin edo zalantzarik baldin baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili webgune hau.

1.- Nor gara

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.; helbidea: Lugaritz pasealekua, 21 20108, Donostia, IFK: A-20040598. webgune honekin zerikusia duen edozein gai argitzeko, jarri harremanetan telefono honetan: 943 31 68 68.

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. da gedi.es domeinuaren jabea.

2.- Zer da GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. webgunea.

www.gedi.es gune hau GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarria eskaintzeko sortu duen gune interaktiboa da.

Webgune orok bezala, erabiltzeko baldintza batzuk eta pribatutasun-politika bat daukagu. Horri buruz, aurreratu egiten dizugu gure produktuak sustatzeko osagai burutsua eta dibertigarria eskaini nahi dugula eta orri honetan ez dela egiten produktuak saltzeko inolako jarduerarik.

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. behar beste aldaketa tekniko egin ahal izango ditu gaikako sareetarako eta Interneterako konexioaren eta sistemaren kalitatea, errendimendua eta sistemaren eraginkortasuna hobetzeko.

3.- Webgunearen jabetza eta erabiltzeko murrizketak

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.da webgune honen jabea. Marka guztiak, eremu-izenak eta jabari intelektualaren gainerako eskubideak GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.-renak dira. Horrenbestez, bertako inolako edukirik ezin izango da utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu inolaz ere. Salbuespena da webgunea eta bertako edukiak haren xedearen arabera erabiltzea; eta deskarga eta kopia erabat pribatuak egin ahal dira; baina ezin izango da egin baldintza hauetan ezarritako erabilerak ez diren bestelakorik.

Aurrekoaren kontra eginez gero, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ren egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratuko dira. Edukiak hemen ahalbidetzen ez diren beste helburu batzuetarako aldatzea eta Erabiltzeko baldintza hauen ondorioetarako, debekatuta dago hemen aipatutako edukiak beste edozein Web edo informatika-saretan erabiltzea. erabiltzea GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ren egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratzea da.

4.- Webgunearen doakotasuna

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, webgune hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, webgunearen erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.

5.- Iraupena

Erabiltzeko baldintza hauek indarrean egongo dira webgune honetan aldatu gabe dauden bitartean. Eta GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. eskubidea dauka edozein unetan haiek aldatzeko edo kentzeko; eta aldaketa horiek webgune honetan bertan jaso beharko dira.

6.- Bermerik ez izatea

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. ahalik eta gehien saiatu da webgune honen eta bertako edukien kalitatea zaintzen. Hala ere, Internet bitartekoaren ezaugarriak direla eta, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. ez ditu bermatzen webgunean sartutako edukiak; ezta webgune honen funtzionaltasunaren prestutasuna eta jarraipena ere; ez eta matxurak ere, edo webgune honetan edo bere zerbitzarian sistemarentzat kaltegarri diren birusik edo beste elementurik ez egotea; horrek ez du esan nahi etengabe ahalegintzen ez garenik horrelako edozein gorabehera saihesteko. GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. ez da erantzule egiten webgune honetako edukien erabilerak direla-eta.

7.- Erantzukizunak mugatzea

Aurreko baldintzan esandakoaren ondorioz eta Internet bitartekoaren berezitasunak direla eta, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. ez da erantzule izango inolaz ere, ezta axolagabekeriagatik bakarrik ere, webgune honetako materialak erabiltzeagatik edo erabili ezinagatik sor litezkeen edozein motatako kalteen aurrean, ezta GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. edo hark baimendutako edozein ordezkari aurretik ohartarazita badaude ere kalte horiek gerta litezkeela. Erabiltzailearen aurrean, kalte guztien aurrean, axolagabekeria barne baina ez hartara mugatuta, galeren eta eskarien aurrean, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ren erantzukizuna inola ere ez da izango erabiltzaileak web honetara sartzeko ordaindu duen kopurua baino handiagoa.

8.- Jurisdikzioa

Webgunera nor edo nortzuk sartu daitezkeen eta non kokatuta egon daitezkeenen inguruan, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. ez du inolako kontrolik. Webgune honen erabiltzaileak, baita GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. ere bere barrutiari berari espresuki uko eginda, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren barruan daude, webgune honekin zerikusia daukan gatazka edo erreklamazio oro erabakitzeko.

9.- Baldintza hauek onartzea

Webgune honen erabilerak, erabiltzaileak baldintzak inplizituki aitortzen dituela suposatzen du. Erabiltzaile datuak babesteko politika honekin edo bertan jasotako aholkuekin ados ez badago, mesedez ez erabili gure webgunea. Beharrezkoa dela ikusten dugunean erabilera-baldintza hau aldatzeko eskubidea izango dugu. Erabiltzaileak, aldaketa horiek sartu ostean, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ren webgune hau edo beste batzuk erabiltzen jarraituz gero, horiek guztiak onartzen dituela esan nahi izango du.

  • Sustapenak
  • Eraikuntza
  • Enpresa
  • Zerbitzuak
  • Kontaktua
Gedi

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras S.A.

Lugaritz pasealekua 21,
20.018 Donostia
Gipuzkoa
  • Gurekin lan egin
  • Lege oharra
  • Pribatasun politika
  • Web mapa
943 31 67 51
gedi@gedi.es

"Cookie"-n erabilera Gediren webgunean

Azkenik, gomendatzen dugu ezen, erabiltzailea bere ordenagailutik ari ez bada, ez ahazteko saioa ixtea GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ren webgunetik irten aurretik ezta bere nabigatzailea ixtea ere handik barrenako nabigazioa amaitzen duenean. Horrela ziurtatu nahi baita datu pertsonaletara inor ez sartzea, ezta erabiltzailearen korrespondentziara ere, hirugarrenek bere ordenagailura sartzerik baldin badute edo beste batzuekin partekatzen badu.

Informazio gehiago + Jarraitu