Pribatasun politika

Datuak babesteko politika

www.gedi.es webgunearen asmo nagusia da GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ren zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa ematea.

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. legezko betebeharrak bereganatzen ditu izaera pertsonaleko datuak babesteko gaian, bereziki honako hauek ukitzen direnean:

  • Izaera pertsonaleko datuen fitxategia edo tratamendua izatea.
  • Datuak biltzeko helburua.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Egiten ditugun galderen izaera aukerakoa edo derrigorrezkoa izatea.
  • Datuak lortzearen edo haiek hornitzea ukatzearen ondorioak.
  • Haietara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren edo, hala dagokionean, ordezkariaren identitatea eta helbidea.

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ren nahia da erabiltzaileak informazio egokia edukitzea espresuki, libre eta bere borondatez erabaki dezan ea datuak eman nahi dituen eskatzen zaion bezala. Alde horretatik, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla eta fitxategi horren titularra eta arduraduna GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. dela (Helbidea: Lugaritz pasealekua, 21. 20108 Donostia) eta tratamendu automatizatua egiten dela datuekin, eta honako hauek direla helburuak:

  • Datu-base horien arabera sustapenak bideratzea.
  • Erabiltzaileen sarraldien berri izatea, estatistiketarako.
  • Erabiltzaileari GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.taldearen edota beste enpresa laguntzaile batzuen produktu, zerbitzu edota sustapenen berri ematea.

Bestelakorik adierazten ez bada, formularioetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira, webgunean sartzeko eta webguneko jardueretara sartzeko eta haietan parte hartzeko baita sustapeneko edo erantzuten duen web ataleko jardueretan ere GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. ezin izango ditu erregistratu nahitaez eman beharreko datuak ematen ez dituztenak.

Formularioak egiazko datu zehatz eta osatuez bete behar ditu erabiltzaileak; eta erantzule izango da behar bezala ez betetzeagatik, datu faltsuak, okerrak, osatugabeak edo eguneratu gabeak emateagatik sor litezkeen kalteen aurrean.

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. indarrean dagoen legedian eskatzen diren datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak hartzeko konpromisoa dauka. Horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak jarriko ditu, baimenik gabe sartzea, galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea eta gainerako balizko arriskuak saihesteko. Jakinarazten da, halaber, pasahitzaren formula erabiltzen dela segurtasunerako mekanismoen artean, erabiltzaileak eta GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. soilik dakitela klabe hori zein den. Era berean, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. behartuta dago sekretuaren betebeharra betetzera, indarrean dagoen legediaren arabera ezarrita fitxategian dauden datuei dagokienez.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak, baita guraso eta tutoreek ere, edozein unetan gauzatu ahal izango dute datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta horretarako aplikagarri diren gainerako araudietan ezarritakoaren arabera. Horretarako, komunikazio idatzia bidali beharko du GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ra lehen esandako helbideetara, erabiltzailearen nortasuna egiaztatuta; webgune beraren bidez ere bai; eta baita postontzi honetara zuzenean jakinaraziz ere: lopd@gedi.es.

GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. jakinarazten du bera dela fitxategiaren erantzulea eta titularra, kalterik egin gabe haien tratamendua kudeatzeko hirugarren bati enkargatzeari; horretarako, beren baimena eman behar dute erabiltzaileek.

Cookie-ak erabiltzeari dagokionez, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. erabiltzaileari jakinarazten dio ezen webgune honetako pantailetan eta orrietan nabigatzen duenean cookie-ak erabiltzen direla. Horien xedea da erregistratu diren erabiltzaileak ezagutzea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea; horretaz gain, bisitaren eguna eta ordua ematea, webgune bertako trafiko-parametro batzuk neurtzea eta egindako bisita-kopurua estimatzea, GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A.ri aukera emanez eskaintzen dituen zerbitzuak ahalik eta eraginkortasun handienaz informatzeko, bideratzeko eta birdoitzeko.

Erabiltzen diren cookie-ak erabiltzailearen disko gogorrean biltzen dira; baina ez dute aukerarik ematen hango datuak irakurtzeko eta ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-fitxategiak irakurtzeko ere. Erabiltzen diren cookie-ak ez dira ez inbaditzaileak ez kaltegarriak; eta desaktibatu daitezke nabigatzailean horretarako agertzen den aukeraren bitartez.

Erabiltzailea pertsonalki identifikatzeko datu-bilketaren segurtasuna da gure kezka nagusia. Kontu handia izaten dugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzerakoan.

Beren lana egiteko erabiltzaileen datuak ezagutu behar dituzten langileek baino ez dituzte horiek ezagutzen. Diziplina-ekintzen menpe egongo da datuak babesteko edota segurtasunerako gure politika urratzen duen langile oro, kaleratzea edota ekintza zibilak edota penalak jartzea barne.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitz baten bidez babesten dira, modu horretan erabiltzailea eta GEDI Grupo de Promoción e Infraestructuras, S.A. soil-soilik dira datuetara heltzeko eta ikusteko, kentzeko, zuzentzeko edo erregistroa baliogabetzeko aukera duten bakarrak. Erabiltzaileei gomendatzen diegu beren pasahitza inori ez emateko.