Zerbitzuak

Giltza eskurako proiektuak

ETXEBIZITZA-, INDUSTRIA- ETA EKIPAMENDU-ERAIKUNTZAKO PROIEKTUEN GARAPENA

GEDIk edozein proiektu gara eta behar bezala gauza dezake. Elkarrekin lan egingo dugu aipatua zehazteko eta, ondoren, bere lehen aurreikuspena hobe dezaketen aukera guztiak mahai gainean jarriko ditugu.

Gure baliabide teknikoez gain, proiektuaren gauzatzeari loturiko baimen eta izapide guztiak betetzeko egin beharreko lanaz arduratuko diren giza baliabideak eskaintzen ditugu ere.

Zer suposatzen du GEDIrekin lan egiteak?

  • KONFORTA: kalitate bikaina eta material berrienak, diseinuaren, banaketaren eta akaberen pertsonalizazio handienarekin. Ondorioz, eraikinaren erabiltzaileek konfort hitzaren egiazko esanahia ezagutuko dute.
  • SOB (Salneurri Onak Beti); merkatuko kalitate-prezio erlaziorik onena topatuko duzu gurekin partekatutako proiektuetan.

Bezeroak

ERAIKUNTZA-AKATSAK KUDEATZEKO ETA ZUZENTZEKO ZERBITZUA

Tamalez, beti daude arazoak, kalteak edo ezkutatutako akatsak etxebizitza berriak eraikitzerakoan. Ondorioz, eraikuntza-lanak ondo egitea bezain garrantzitsua da aurrekoei erantzun eraginkorra, azkarra eta adikorra ematea.

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

Abisua: Zure erabiltzaile eta pasahitza sartu ahala leiho berri bat irekiko da. Baliteke zure nabigatzailearen balio lehenetsia hauek blokeatzea izatea, beraz, plataforman sartu ahal izateko leiho horiek bistaratzeko aukera gaitu beharko duzu.

Gurekin harremanetan jarri

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.